Xerra Espazioa
Xerra Espazioa Zaldibarren kokatutako sormen eta erakusketa gune irekia da, herrigune txikietatik arte garaikidearen ekoizpena, ikerketa eta zabalkundea sustatzeko asmoz sortua. Proiektuak artisten egonaldiak, erakusketak, tailerrak, performanceak, emanaldiak… uztartzen ditu, diziplina ezberdinetako sortzaileen arteko saretzea bultzatzeko eta artisten eta komunitatearen arteko harremana indartzeko.
Espazioa Zaldibarko erdigunean, udaletxe plazan dago kokatuta eta programazioak urtean hiru egonaldi artistiko eta erakusketa barnebiltzen ditu. Eskaintza hori inaugurazio, jardunaldi monografiko eta diziplinarteko topaketekin osatzen da. Ikus-arteak eta soinu-arteak ardatz hartuta, proiektuak ikuspegi transfeminista du eta euskara du ardatz. Proiektuak Zaldibarko Udalaren eta Eremuak programaren laguntza eta babesa dauzka.

Bideo-podcast bat aurkeztu nahi dizugu: sofa honetan grabatua, aurkezle zoragarri eta talentosa batekin, eta lau gonbidaturekin -zoragarriak eta talentosak haiek ere-.
Ikusi Gehiago
.